2015(e)ko otsaila 26, osteguna

TEKNOLOGI DIGITALA


Beheko estekan sakatuz gero, prezzi programaren bidez, teknologi digitalaren lana ikusteko aukera izango duzu.

https://prezi.com/19-r4cshppih/edit/#1_95982358


Teknologi digitalen lanaren gidoia


 GAIA: Lan honen bidez, komunikazio espazioen barnean, interneten bidez 3.espazioa sortu dela ikusiko dugu. Askotan eskola 2.0ri erreferentzia egiten diogu, baina irakasleek 3.espazioa zer den jakitea ezinbestekoa ikusten dut. 


HELBURUA: Lan honen bidez, bi helburu eramango ditugu aurrera.
        - Hirugarren espazioa ezagutzea, prezzi tresnaren bidez, eskolek egindako lanaz ohartzeko. 
        - Irakaslearen erabilitako metodologia garrantzitsua dela ikustea, aurkitutako bideoaren bidez, IKT-en tresnak ondo eralbiltzeko. 


GIDOIA : Teknologi digitalak bai gizartean bai eskolan izan dituzten ondorioak aztertuko dira. Gizartean, hirugarren komunikazio espazioa sortu da, hau zer den azalduko da, Etxebarriaren eskutik. Baina horretaz aparte, eskolek gai honi buruz egindako lanaz ohartuko gara: eskola 1.0, eskola 2.0 eta eskola 3.0. Eta haien arteko ezberdintasunak ikusteko aukera izango ditugu. 
Gainera eskola 2.0ko hainbat tresna ezagutzeko aukera dago, blog baten esteka sakatzen badugu, bertan lehen hezkuntzako, etapa desberdinetarako tresna egokienak proposatzen dira,
Baina eskola 2.0ko tresnak ezagutzeaz aparte, irakasleek erabili behar dituzten metodologiak ezinbestekoak izango dira, haien erabilera egokia egiteko. Eta hau dena lortzeko, eskoletan aldaketa batzuk egin behar izan direla ikusiko dugu. 

BALIABIDEAK: Lan hau egiteko Prezzi tresna erabiliko da. Tresna hau ezagutzen nuen, baina orainarte ez dut aukerarik izan erabiltzeko. Hori dela eta tresna honetan trebatzea aukera aproposa ikusi dut, gainera idazteaz aparte bideo esanguratsuak ipintzeko aukera ematen digu. 




2015(e)ko otsaila 17, asteartea

Berrikuntza prozesuak eta aldaketaren kudeaketa eskolan


Lehengo aste honetan ESKOLAN EMATEN DIREN BERRIKUNTZA PROZESUEI ETA ALDAKETA KUDEAKETARI buruz hitz egingo dugu, horretarako Miguel Angel Prats-ren iritsia entzun eta aztertu egin dugu. 

Miguel Angel Pratsek ( 2014 ) esaten duen moduan, gaur egun dugun marko konpetentzialari jarraituz gero, gure ikasleen ikasketa prozesuaren aldaketak sortu behar ditugu ikaslea protagonista izateko.  Gaur egun oso garrantzitsua diren IKT-ek hori aldatzeko aukera ona emaren digute. 

Baina ez da erraza irakasle guztien irakaskuntza era aldatzea, beraz nire ustez prozesu baten aurrean gaude. Zein da eskoletan gaur egun daukagun egoera baliabide berri honen aurrean? Zer egin behar dugu aldatzeko beldurra duten irakasleekin? Zer egin behar dugu berrikuntza teknologiko honi aurre egiteko? 

Erantzun guzti hauek Miguel Angel Pratsek eman dizkigu, eta nik Cmap Tools programarekin jaso egin ditut eskema batean. Horretarako behean agertzen den linkean sakatu behar duzue.





https://cmapscloud.ihmc.us/viewer/cmap/1NRQW1716-1D8851D-3LF